“Poomsae” atalean urrezko eta brontzezko bina domina eta zilarrezko bat eskuratu zituzten. “Freestyle” kategorian, aldiz, urrezko hiru domina lortu zituzten laudioarrek.
Espainiako txapelketari begira
“Balorazio oso positiboa da”, azaldu du Olga Gutierrezek. Laudioko Taekwondo Klubeko kideak nabarmendu du garaipen hori eskuratu dutela abenduan Espainiako kluben arteko txapelketan urrezko domina bat eta brontzezko lau lortu ostean. “Aurrera goaz, lan egiteko gogo askorekin”. Espainiako hurrengo norgehiagokara begira daude orain, apiril-maiatza inguruan egingo baita: “Dominaren bat lortzea espero dugu”.