Laudioko Udalak jakinarazi du aurten ere ingeleseko tituluak lortzeko azterketak udalerrian egingo direla. Horretarako, berriro elkarlanean arituko da Deustuko Hizkuntza Zentroarekin.
Erakundeak jarri duen baldintza nagusia da 20 ikaslek eman behar dutela izena deialdian. Eskaintza ez da bakarrik irekita egongo laudioarrentzat, inguruko herritarrek ere parte har dezakete.
Latiorroko Helduen Hezkuntza Zentroan egin zituzten azterketak iaz.