Kadete mailako txirrindulari gazteek Aiaraldeko errepideak hartuko dituzte martxoaren 3a eta 18a bitarte Aiarako Birako bost lasterketetan. Aiaraldeko Txirrindula Elkarte guztiak batu dira antolakuntzara. Hain zuzen, eskualdeko bost udalerri kirol proba baten antolakuntzan elkarrekin aritzea goraipatu zuten atzo Arespalditzan burututako aurkezpenean.
140 txirrindulari baino gehiago batuko dira Aiarako Biraren XXIX. ediziora. Laudio, Amurrio, Artziniega, Arespalditza eta Okondon burutuko dira lasterketak. Euskal Herri osotik ez ezik, Estatu mailatike re txirrindularitza talde ugari elkartuko dira biran, hala nola Zaragoza eta VAlladolideko kadete txirrindulari taldeak.
Opticas Luyando-Ganzedo taldea izango da esukaldeko ordezkaritza bakarra. Atzoko aurkezpenean biran parte hartuko duten txirrindulariak aurkeztu zituzten. Iazko marka gainditzeko gogoz aterako dira errepidera. Aurreko edizioan taldekako sailkapenean lehenengo postua eskuratu zuen talde aiararrak.
Lehenengo jardunaldia Laudion
Laudioko errepideek hartuko dute gaur Aiara Birako lehenengo jardunaldia. Laudioko Txirrindula Elkartea arduratu da honen antolakuntzaz. Parte-hartzaileek sei itzuli eman beharko dizkiote Laudioko saihesbideari.