2018/03/23 08:00

Jaia

Dolumin Barikua

Dolumin Barikua
Herrigunea, Laudio

Hurrengo martxoaren 23an, Aberedunak elkarteak antolaturik, ospatuko dute Dolumin Barikuko Azokaren 128. edizioa, 8:00etatik 17:00ak arte. Horretarako, Laudioalde Lanbide Heziketako Ikastetxeko aparkalekuak bilakatuko dira behi, zaldi, ahuntz eta ardi erakustaldia.

Bitartean, Aldai plazak hartuko du nekazari makineriaren erakusketa. Herriko Plazan baserritarren eta artisauen produktuak dastatu eta erosteko aukera egongo da eta musika egun osoan.

Horrez gain, ekintza gehiago egingo dituzte. Arloteek kaleak zeharkatuko dituzte abesten  12:30etatik aurrera. Halaber, San Roke bolatokian jokatuko da Dolumin Barikuko txapelketa. 10:30etatik 11:00ak arte eta 17:30etatik 18:00ak arte umeen txanda izango da eta 11:00etatik 12:00ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte senior eta emakumezkoena.

Santa Luzia abesbatzak kontzertua eskainiko du martxoaren 23an Dolumin Barikuan 19:30ean San Pedro Parrokian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide