Laudioko udal-liburutegiak atal berri bat du: Txoko morea. Iragan martxoaren 8an inauguratu zuten, 134 libururekin. Udaletik azaldu dutenez, “helburu argi” batekin sortu dute gunea: “ikusgaitasun handiagoa ematea emakumeek sortutako liburuei edota emakumeak euren borroka eta lorpenen protagonista gisa agertzen dituzten lanei”. Azaldu dutenez, “hazteko jaio den espazioa” da, “urtez urte liburu-funtsa handitzea baita asmoa”.