Gune berria inauguratu dute Urduñako udal-liburutegian, "Apal morea" izenekoa. Feminismoari buruzko 40 liburu baino gehiago topatu ahalko dira bertan.
Udaleko Berdintasun Arloak sustatu du ekimena, "irakurketa-tresnak" eskaintzea xede hartuta, "emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko ezagutza eta jakin-minean sakontzen laguntzeko".
Bilboko Luise Michel Liburuak liburutegiaren laguntza izan du udalak liburu bilduma handitzeko.