Aiaraldeko hainbat gazte bildu dira gaur eguerdian Laudioko Herriko plazan Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda eta Oihan Arnanz zein auziperatutako gainontzeko gazte altsasuarren aldeko elkartasun-argazkia egiteko. Datorren larunbatean -apirilak 14- manifestazioa egingo da Iruñan kasua salatzeko, eta eskualdeko autobusa antolatu dute bertaratzeko.