Pasa den astean egin zuen publiko Garnica taldeak Maderas de Llodio enpresa erosi duela. Langileen iturriek azaldu dute behargin orok babestu duela salmenta eta akziodunen %98ak. Akzio bakoitzaren truke 98 euro ordaindu ditu Garnicak eta, langileen ustez, 66.000 akzio inguru egonik, 6,4 milioi euro baino gehiagoko balioa izan du eragiketak.
Printzipioz, erosleek iragarri diete langileei ez dutela inor kaleratuko. Garnicak Maderas de Llodioren esparru ekonomiko bera jorratzen du. Laudion 100 behargin baino gehiago daude negozioan eta hemengo lantegiak pinuzko taulak ekoizten ditu.
Garnicak, ordea, 5 faktoria ditu, 950 langilerekin. Biek egiten dituzte euren salmenta kopuru gehiena nazioarteko merkatuetan. Iaz Maderas de Llodiok 21,5 milioi euro fakturatu zituen. Garnicak, aldiz, 200 milioi euro baino gehiagoko salmentak izan zituen.