Kultur sorkuntza Aiaraldean

“Bizitzak esan nahi duena sentitzeko balio du nire liburu berriak”

Txabi Alvarado Bañares 2018ko api. 16a, 13:42

Maria Belen Andres, liburu berria eskuan duela. / Bittor Arbizu

Bere bigarren liburua plazaratu du MARIA BELEN ANDRESek (Laudio, 1971). Duela urtebete argitaratu zuen Lo que mi alma ya sabía-ren ildoa jarraitu eta sakontzen du lan berriak.

Lo que nunca imaginé liburua plazaratu berri duzu. Zeri buruzkoa da?

“Nola pentsatu eta sentitu desiratzen duguna gure bizitzara erakartzeko”. Era askotako kontzeptuak biltzen dituela jakinda, nire lan guztia laburtzen duen esaldia da hori.

Sentitzeko liburu bat dela uste dut: bizitzak esan nahi duena sentitzeko, egiatan nor zaren sentitzeko, une bakoitza sentitzen ikasteko, gure existentzia ezagutarazteko zorian dagoen misterio bat bezala sentitzeko, non errealitatea eta fantasia nahasten diren ipuin itxurako kapitulu bakoitzaren amaieran irakurleak erabaki behar duen bere bizitzaren istorio berria idazten hastea edo ez.

Lo que mi alma ya sabía liburua argitaratu zenuen iaz. Loturarik dago lan horren eta plazaratu berri duzunaren artean?

Lo que mi alma ya sabía aurretik irakurtzea ez da ezinbestekoa. Hala ere, bere ildo berekoa da. Egiatan liburua nire berezko ikasketaren eta ibilbidearen adierazpena da, non apurka psikologia espiritualtasunarekin fusionatzen joan naizen.

Bilakaera pertsonala ez da inoiz gelditzen, bizitza osoan zehar jarraitzen duen prozesua da, hortaz, Lo que nunca imaginé liburuan garapen psikologiko egokirako jarraibideak eta horren ondoriozko ongizatea eta bakea erakusten jarraitzen dut.


“Nire asmoa da irakurleak parte hartzea eta irakurgaian sartzea, berotasun handiagoko eta sufrimendu txikiagoko bizitzeko era berriari hasiera emanez”

 

Nolakoa izan da liburua idaztearen prozesua?

Gozatu dudan prozesu hunkigarria izan da, non informazio egokia hazten utzi dudan, baita nire berezko esperientzia ere.

Nire asmoa da irakurleak parte hartzea eta irakurgaian sartzea, berotasun handiagoko eta sufrimendu txikiagoko bizitzeko era berri bati hasiera emanez.

Hau izan zen duela urte batzuk ezarri nuen aukera pertsonala eta horrela kontatu nahi izan dut: inoiz gehiago ni izateari ez uztea erabaki nuen, beldurrengatik inoiz ez bizitzea eta ametsengatik eta nahiengatik bizitzen hastea.

Zer nolako harrera izan zuen zure aurreko lanak? Plazaratu berri duzunak zer nolako harrera izatea espero duzu?

Nire lehen lanak harrera eta hedapen handia izan zuen eskualdean. Lo que mi alma ya sabía liburuak esperantza eta berotasuna eman die irakurle askori. Beraz, aurreikuspen horren altuerara iritsi ahal izatea espero dut orain.

Non eskuratu daiteke liburua?

Interneten bidez Círculo Rojo argitaletxean, Amazonen, Casa del Libron, Corte Inglésen… lortu daiteke. Laudion jada salgai dago Eroskin eta Arin liburu-dendan, eta laster Zuhaitzan eta eskualdeko beste liburu-denda batzuetan egongo da.

Hala ere, nirekin zuzenean harremanetan jarrita ere eskuratu daiteke, belentxukaixo@gmail.com helbide elektronikora idatzita.


“Liburuaren oinarriak praktikara eramateko ikastaroak ematen ari naiz”

 

Non aurkeztu duzu liburua? Nola?

Apirilaren 21ean, larunbata, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Laudioko Eroskin egongo naiz liburuak sinatzen eta maiatzean aurkezpena egongo da Kultur Etxean, Zuin udal-aldizkarian aurrez iragarritakoa.

Baduzu bestelako proiekturik esku artean?

Liburuak sortu duen interes itzelaren ondorioz, bertan azaltzen diren oinarriak praktikara eramateko ikastaroak ematen ari naiz, Laudioko Udalaren Berdintasun arloarekin elkarlanean.

Orain inguruko beste udaletara hedatu dira tailer horiek: Okondo, Urduña, Arrigorriaga... Espero dut interesa agertzen duten eta teknika eta tresna egokiak eskuratzeko beharra duten irakurle guztiei iritsi ahal izatea.

Milesker Laudiori eta ingurukoei!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide