EH Bildu: “Sortu zen unetik dago Omnia aurrekanpainan”

Erredakzioa 2018ko api. 17a, 07:00

Jon Ander Altube eta Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak prentsaurrekoan. / Aiaraldea.eus

Alderdi independenteak iragan astean plazaratutako prentsa-oharrari erantzun dio udal-gobernu taldeak.

Omnia alderdiak iragan astean plazaratutako prentsa-oharrari erantzun dio Laudioko EH Bilduk. Udal-gobernu taldeko kideek adierazi dute alderdi bat badago aurrekanpainan murgilduta dagoena, Omnia dela hori. “7 urte daramatzate aurrekanpainan, euren sorreratik”, adierazi du Jon Ander Altube zinegotziak.

Horregatik, alderdiak eginiko adierazpenak ez dira serioak, EH Bilduren aburuz. Altubek nabarmendu du Omniaren estrategia EH Bilduri “etengabeko eraso bat” gauzatzean oinarritu dela. “Guk badakigu bost zinegotzi garela. Omniak ariketa aritmetiko sinple bat egiten du: 17-5=12 zinegotzi. Baina, zer du komunean 12 zinegotzi horiek osatzen duten sigla-sopak EH Bildurekiko aurkakotasunaz harago?”. Zinegotziak ohartarazi du alderdi independentea “aliantza bat” eratzen ari dela Txaro Sarasua “zinegotzi transfugarekin” eta PPrekin. “Eurak dira itun horren zergatia azaldu beharko dutenak”.

Omniak baino 1.000 boto gehiago
Hauteskundeetan lortutako emaitzak gogorarazi ditu Altubek. “EH Bilduk Omniak baino 1.000 boto gehiago eskuratu zituen, eta hori asko da Laudioren tamainako herri batean”. Hori dela eta, zinegotziak aldarrikatu du Natxo Urkixo “Laudioko auzokideek” hautatu zutela alkate izateko. Era berean, salatu du Omnia saiatu egin dela zentsura mozio bat aurrera ateratzen, baina ez duela lortzerik izan. “Urtebete geratzen da oraindik. Gure kudeaketa izango da egingo dugun aurrekanpaina bakarra. Gero, hauteskundeetan, auzokideen ebatzi beharko dute kudeaketa hori egokia izan den edo ez”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide