Gaur goizean joan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak Laudio Institutura, DBH 3. eta 4. mailako zenbait 53 ikasleri PISA azterketa eginarazteko. Ikasleek, baina, planto egin dute. Institututik atera dira eta Laudio Ikastolara jo dute, bertan ere azterketa hori egiteko asmoa baitu Eusko Jaurlaritzak datozen egunetan. Ikastolatik jeisten zeudela Ertzaintzak bi ikasle identifikatu ditu.