Laudioko herrigunean epe motzean gertatu den bigarren lapurreta da. Izan ere, duela bi aste Gorka Tabernan ostu zuten. Kintanan, aldiz, ostiralean ostu zuten. Ertzainek adierazi dutenez, lapurrek kutxa erregistratzailean zegoen dirua eraman zuten, kristala hautsi ostean. Gertaerak argitzeko ikerketa abiatu dute poliziek.