2018/05/18 19:00

Zinema

Esti Urresola: Deklinabideak

Esti Urresola: Deklinabideak
Lamuza Ikastetxea, Laudio

Estibaliz Urresola Solaguren zinema sortzaile laudioarrak idatzi eta zuzendu du “Deklinabideak” film laburra. Proiektua Lamuza Eskolako Guraso Elkarteak sustatu du eta Arabako Foru Aldundiko diru-laguntza jaso du. Lanak deskribatzen du nola euskarak batzen dituen jatorri anitzeko ikasleak. Pelikularen emanaldia egingo dute maiatzaren 18an 19:00etan hezkuntza zentroko Areto Nagusian eta parte hartu nahi duena ongi etorria izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide