PISA azterketari planto egin diote Laudio Ikastolako DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. Patiora atera dira ikasleak azterketa egingo zen unean. Bi ikaslek baino ez dira geratu ebaluazioa egiten.
Laudio Institutuko ikasleak bertaratu dira Ikastolara, elkartasuna adierazteko. Institutuan iragan astean egin zioten planto PISAri:
Eskualdeko hiru ikastetxetan egin diote planto PISAri: Laudio Ikastolan, Zaraobe Institutuan eta Laudio Institutuan. Urduñako Antzinako Andra Mari ikastetxea ere hautatu dute azterketa hori egiteko.
Horrez gain, Hezkuntza Sailak bigarren azterketa bat egiteko asmoa du ikastetxe horietan: DBH 4. mailako ebaluazio diagnostikoa. Horri ere planto egiteko deia luzatu dute hezkuntza eta ikasle eragileek.
