Koreografia bat osatu dute Izaskun del Cerro eta Ainhize Solaun dantzariek datorren maiatzaren 26an Laudioko Aldai plazan egingo den "Haurrera" ekitaldi solidariorako. SOS Lamuza Parkea plataformak eta Aspanovas elkarteak antolatu dute egun hori. Parkoreografia Txapelketaren IV. edizioa egingo dute bertan, besteak beste.
