Zailatsunak gaindituta hirugarren postua lortu zuen Ibone Sanchezek Aguilaseko triatloian

Erredakzioa 2018ko mai. 7a, 17:26

Ibone Sanchez bere taldekideekin Aguilaseko helmugan. / Ibone Sanchez

Murtziako Aguilas herrian izan da asteburuan Ibone Sanchez laudioarra Espainiako Triatloi Txapelketan. Lasterketa gorabeheratsu batek hirugarren postuan utzi zituen kirolari laudioarra eta bere taldekideak.

Murtzian egon da asteburuan Ibone Sanchez, "Diablillos de Rivas" taldearekin batera. Bertan, Aguilas herrian, Espainiako Errelebokako Triatloi Txapelketa ospatu zen maiatzaren 6an.

Zailtasun ugari izan zituzten lasterketan zehar Sanchezek eta bere taldekideek. Hasierako kilometroetan taldekide batek harri bat zapaldu eta oina minduta osatu behar izan zuen lasterketa guztia. Ez zitzaizkien, ordea, ezbeharrak bertan bukatu; "aurreikusitakoaren aurka, taldekide bat atzean geratu zen igeriketan geundela, eta, bizikleta hartzerakoan, aldaketa nahiko eskasa izan zen, taldekide batek zapatila bat galdu baitzuen", azaldu du Sanchezek. Txirrindulako kilometroak are gehiago konplikatu zitzaizkion triatleta laudioarraren taldeari, Sanchezek berak erorketa bat izan baitzuen beste talde bat aurreratzen ari zirela. Helmugarainoko bidea xamurragoa izan zitzaien, "nahiz eta oina minduta zuen neskak korrika errenka egin zuen."

Azkenean, podiumeko hirugarren postura igotzea lortu zuten "Diablillos de Rivas" taldeko kideek. "Horren lasterketa konplikatu baten ostean ez genuen emaitza hori lortzerik espero" adierazi du Sanchezek. "Gorabehera guztien gainetik", pozik azaldu da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide