Ibone Sanchezek eta bere taldeak lehen postua eskuratu dute Espainiako Elitezko Duatloi Txapelketako taldekako sailkapenean. Kirolari laudioarrak 6. postua lortu zuen.
“Sorpresa polita izan da”, azaldu du lasterkariak. “Triatloi denboraldiari begirako prestaketa” gisa egiten ditu duatloiak Sanchezek. Hori dela eta, “inolako presiorik gabe” hartu zuen parte, “ahalik eta hoberen egiteko gogoarekin”.