Javier Gil laudioarrak idatzi eta zuzendu du Star Wars: El último concierto pelikula eta Iván Gil izan da ekoizlea. Lana "fan film" generoaren barruan dago, hau da, espazioko sagaren jarraitzaileek ekoiztutakoa da. 32 minutu irauten du, gazteleraz dago egina eta herriko zenbait pertsona agertzen da bertan.
Obrak film originalen pasarteak eta Laudioko etxe okupatuan bertan hartutako irudiak uztartuko ditu, besteak beste. Izan ere, istorioa Darth Vaderrek eta bere metal taldeak Orbeko Etxean ematen duten kontzertuan dago girotua.
Orbeko Etxearen urteurrenaren barruan estreinatuko dute filma, Jedi Galaktikoa jaialdiaren edizio berrian. Ekainaren 29an izango da zita, ostiralean, 19:30ean. Pintxo-potearekin hasiko dira eta pelikula sorta proiektatuko dute gero. Aurreko egunean, ekainaren 28an, emanaldia egingo dute; 19:30ean ere. Gero, 22:00etan Fan-O-Rama jaialdiaren txanda helduko da eta Futurama telesaioa omentzen dituzten lanak proiektatuko dituzte.
Aurtengoa Jedi Galaktikoaren VI. edizioa izango da.