Helduen Hezkuntzako Ikastetxean izango dira hitzorduak. Ekainaren 16an B-2 titulua eskuratzeko parada emango dute, baina izena emateko epea jadanik iraungi da.
Ordea, ekainaren 23an B-2 -"First"- eta C-1 tituluak lortzeko azterketak egingo dituzte. Lehenengo kasuan maiatzaren 23ra bitartean eman daiteke izena 180 euroren truke. C-1 tituluko azterketa egiteko, aldiz, maiatzaren 21ean izango da inskripzioa egiteko muga, 190 euro ordainduta.