D´zanp inguruko dantzarientzat erreferentziazko hitzordua da. Maiatzaren 5ean edizio berria antolatu zuten Bilboko Euskalduna Jauregian eta talde ugarik eman zuen izena.
Horien artean zegoen Laudio Wellness. Street dance generoa lantzen duen talde gazteak ez zuen helburu zehatzik eta beste 28 talde gehiagorekin neurtu zen "Youth" kategorian. Ezustean, 3. postua erdietsi zuten eta oso modu positiboan baloratu dute emandako urratsa.