"Musika elektronikoa ez da generoa, baizik eta sortzeko modua"

Aitor Aspuru Saez 2018ko mai. 24a, 08:13
Mike Falls artistaren argazkia. / M. I.

MIGUEL IBARRETXE (Laudio) musikariak disko berria argitaratu du, Eyes shut izenekoa. Orain Maik Falls da bere izen artistikoa, duela urte batzuk Livëlula zen bere alter egoa. Elektronika lantzen jarraitzen du.

Eyes Shut da zure EP berriaren izena. Zergatik izen hori?

Eyes Shut aukeratu nuen aurreko albumaren istoriorako epilogo bezala. Reset amaiera irekia zeukan istorioa zen eta nahi nuen moduan jarraitzeko askatasuna uzten zidan.

David Lynch zinemagileak egiten dituen istorioen modukoa da, onirikoa da eta errealitatearen parean doa. Bai Eyes Shut-ek zein Reset-ek baliozkoak diren hainbat interpretazio onartzen dituzte.

Nik nirea dut baina nahiago dut bakoitza berea eraikitzeko gai izan izatea.

Zer musika mota jorratu duzu? Berrikuntzarik dakar zure aurreko lanekin alderatuta?

Musikari etiketak jartzea? Ez da nire estiloa, zeruari hesiak jartzea bezalakoa da eta. Baina trip-hop eta ambient musiken nahasketa dela esango nuke nik.

Abesti bakoitza aztertuta, nabarmenduko nuke hainbat estilo daudela eta, oro har, oso ondo funtzionatzen dutela.

Beste aldetik, Fernando Carvalhok egindako remixa drone-ambientarekin oso lotuta dago.
Nire aurreko lanarekin konparatuta, soinu-diseinuan lan handiagoa dago eta kantak soinuan eta soinu-sentsazioetan zentratuago daude, atmosferak sortu ahal izateko.

Esan dezaket abestiak ez direla hain “Pop” -Pop melodiko zentzuan- eta “Soinu” gehiago dutela -Psikoakustikari dagokionez-.

Baduzu proiektu berririk esku artean?

Hainbat proiektu ditut eskuartea. Jada musika berria egiten hasia naiz, soinu-diseinu landuagoa izango dute, horretarako Laudion ari naiz gau eta eguneko ingurune-soinu asko grabatzen. Norbait ikusten baduzue grabagailu batekin eta kasko batzuekin hori naiz ni, karkar.

 

"Niretzat dena da musika, trenaren soinua edo tunel batean jendeak sortzen duen zarata"

 

Aurrekoarekin loturik, Laudioko eguneroko bizitzan oinarritutako ikus-entzunezko proiektuari forma ematen hasi naiz. Nik eguneroko lekuen edertasuna gutxiesten dugula uste dut, niretzat dena da musika: musika-tresna batekin egindakoa, trenak pasatzerakoan egiten duen soinua, edo tunel batetik dabilen jendeagatik eragina.

Guztiek soinua sortzen dute eta hala bezala interpreta daiteke. Horrez gain, hiri-soinu horiek guztiek -naturalak, industrialak etab.- musika elektronikorako izaera organikoagoa ematen dute, soinu-espazioak eraginez.

Zeozer gaineratu nahi duzu?

Eskerrik asko zuei, eskertzen da eta asko Aiaraldeak bultzatzea zerbait egiten saiatzen garenoi.

Beste aldetik, gogoko nuke jendeak ulertzea musika elektronikoa musika sortzeko forma dela eta ez mota bat bakarrik. Egin daiteke pop elektronikoa, pock elektronikoa, punk elektronikoa edo musika klasiko elektronikoa, Wendy Carlosek 70. hamarkadan egiten zuen bezala. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide