Aritz Fernandez de Agirre Gomez eta Ekain Aretxaga Martin garaile Laudioko Jaietako kartel lehiaketan

Txabi Alvarado Bañares 2018ko eka. 12a, 21:36
Ekain Aretxaga Martin eta Aritz Fernandez de Agirre Gomez, gaur arratsaldean eginiko ekitaldian. / Aiaraldea.eus

Bi irabazleak dira Laudiokoak. 51 lanen artean hautatu dituzte bi kartelak. Epaimahai tekniko batek hautatu zituen finalistak, eta herritarrek izan dute gero botoa emateko aukera.

Gaur jakinarazi dituzte Laudioko Jaietako kartel lehiaketaren irabazleak. Nagusien kategorian Aritz Fernandez de Agirre Gomez gailendu da eta Ekain Aretxaga Martin, aldiz, umeen kategorian. Biak dira Laudiokoak. Fernandez de Agirrek 30 urte ditu eta Baldarrak jai koadrilako kidea da. Aretxagak, aldiz, 12 urte ditu eta Latiorro Ikastetxean ikasten du.

Gauzak hala, Fernandez de Agirrek eginiko irudia baliatuko da aurtengo sanrokeen kartel ofizial gisa. Aurtengoa ez da diseinatzaile laudioarraren estreinako aldia, 2012an ere berak eginiko diseinu bat hautatu baitzuten kartel gisa baliatzeko. Baldarrak koadrilako kideak azaldu du ez duela gogoko lehiaketetara aurkeztea. “Laudiokora aurkezten naiz soilik, denbora dudanean”, adierazi du.

"Guztion jaiak"
Guztion jaia da kartelaren izenburua. Fernandez de Agirrek nabarmendu du oso kartel inklusiboa egiten saiatu dela, jaietako ahalik eta elementu gehien sartuaz. “Ez da ez lemaren puntu morea eta LGTBIQ mugimenduaren ortzadarra sartu ditut, besteak beste”.

Herritarren botoen bidez ebatzi da lehiaketa. Gauzak hala, Laudiokoa dela nabarmentzen saiatu da Fernandez de Agirre bere kartelean, “kanpoko diseinatzaile batek agian ezagutzen ez dituen detaileak sartuta”.

Aretxagak, bere aldetik, adierazi du hainbat aldiz aurkeztu dela lehiaketara, baina hau dela irabazten duen lehenego aldia. “Eskuz egin dut irudia eta jaietako elementurik tipikoenak sartu ditut”, azaldu du 12 urteko gazteak.

51 lan aurkeztu dira guztira lehiaketara. Horietatik 22 pasa ziren bozketa herrikoiaren fasera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide