917 sinadura bildu ditu Oscar Benitok Latiorro Ikastetxeko amiantoa “guztiz kentzeko” diru-partida “ahalik eta azkarren” sortzea eskatzeko. Sinaduren kopia bana helarazi die Laudioko Udalari eta Hezkuntza Ordezkaritzari.
Azken erakunde horrek maiatzean jakinarazi zuen datorren urtean dutela asmoa ikastetxeko sabaian dagoen amiantoa kentzeko. Ikastetxeko eskola kontseiluarekin izandako bileran eman zuen horren berri Arabako Hezkuntza Ordezkaria den Blanca Guerrerok.
Eztabaida eta talkak
Tentsio eta talka ugari egon dira Oskar Benitoren eta Latiorroko Ikastetxeko hezkuntza komunitatearen zein Laudioko Udalaren artean, amiantoaren afera dela eta. Ekainean plazaratutako erreportaje batean eman genuen tira-bira horien berri.
Laudioko Gazte Asanbladak, bere aldetik, amiantoaren gaineko salaketa ekintza bat egin zuen duela bi aste. Gaiari buruzko bideoa eta irakurketa plazaratu berri dituzte:
Laudioko EH Bilduk, bere aldetik, erantzun hau plazaratu zuen udal gobernuaren aurka helarazitako kritiken aurrean:
LAUDIO
— EH Bildu Laudio (@ehbildulaudio) 2018(e)ko ekainaren 23(a)
Gobernu zentsuratzailea garela dioten horientzat,...EH Bildu Laudiokook ez dugu ezer ezkutatzen,amiantoa kentzeko urratsak egiten ari gara,adierazpen askatasunaren alde dihardugu,....eta zelan ez,amiantoaren eraginez hildako langile guztiei aitortza adierazi nahi diegu. pic.twitter.com/yWSnqgwCZL