Aretako Gazte Asanbladari egokitu zaio Aretako jaiei hasiera ematea. Pregoia irakurri ostean txupinazoarekin batera hasi da festa giroa. Bost egun dituzte aurretik orain Aretako Jaiek, ekintza eta musika eskaintza zabal batekin.
Urte osoan zehar gauzatutako lanaren errekonozimendu modura eskaini dio Aretako Jai Batzordeak Gazte Asanbladari pregoilari eta txupinero izateko ohorea, Izan ere, Aretako haurren aisialdi ekintza andana antolatu ditu Gazte Asanbladak azken urtean “herrian euskara sustatzeko helburuarekin”.
Asanbladako kideek ere ohartarazi dute ez dutela inongo erasorik onartuko Aretan, eta, gertatuz gero irmoki erantzungo dutela adierazi dute.