Denetariko ekintzekin igaro dituzte jaietako lehen bi egunak

Erredakzioa 2018ko uzt. 27a, 13:25

Asteazkenean jaurti zuten txupina. Paella lehiaketarekin eman diote amaiera lehen txanpari. Asteburuan ekintza gehiago izango dituzte.

Aretako Gazte Asanbladak piztu zuen jaietako suziria. Geroztik, ekintza andana antolatu du Jai Batzordeak herrian barrena: artzain txapelketa, umeen jolas eta tailerrak, pala partidak, kontzertuak...

Ostiraletik igandera ez du etenik izango festak. Paella txapelketarekin hasi dute asteburua Aretan, eta arratsaldean Rafa Olabarriaren omenezko memoriala ospatuko dute frontoian, aurrenekoz. Buruhandiak, zumba, dantza-poteoa eta kontzertuak egongo dira 18:00etatik aurrera.

Areta Traila
Bihar izango da Areta Traila. Aiaraldea hedabidearen babesletzapean, besteak beste, kirolari ugari espero dituzte. Goiza marmitako txapelketak girotuko du, Aretako txistulari eta Arloteen emanaldiak lagunduta. Arratsaldean, aldiz, kirol probak izango dira protagonista: bolo arabarra eta Traila. Parrillada herrikoiaren ondotik kontzertuek itxiko dute eguna.

Argazkiak: Aretako Jai Batzordea, Herriarenak, Unai Llano, Urtzi Garai, Maria Sanchez, Markel Sabater, Aitor Burgoa eta Izar Mendiguren Cosgaya.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide