Aretako Gazte Asanbladak piztu zuen jaietako suziria. Geroztik, ekintza andana antolatu du Jai Batzordeak herrian barrena: artzain txapelketa, umeen jolas eta tailerrak, pala partidak, kontzertuak...
Ostiraletik igandera ez du etenik izango festak. Paella txapelketarekin hasi dute asteburua Aretan, eta arratsaldean Rafa Olabarriaren omenezko memoriala ospatuko dute frontoian, aurrenekoz. Buruhandiak, zumba, dantza-poteoa eta kontzertuak egongo dira 18:00etatik aurrera.
Areta Traila
Bihar izango da Areta Traila. Aiaraldea hedabidearen babesletzapean, besteak beste, kirolari ugari espero dituzte. Goiza marmitako txapelketak girotuko du, Aretako txistulari eta Arloteen emanaldiak lagunduta. Arratsaldean, aldiz, kirol probak izango dira protagonista: bolo arabarra eta Traila. Parrillada herrikoiaren ondotik kontzertuek itxiko dute eguna.
Argazkiak: Aretako Jai Batzordea, Herriarenak, Unai Llano, Urtzi Garai, Maria Sanchez, Markel Sabater, Aitor Burgoa eta Izar Mendiguren Cosgaya.