26 urteko J.U.L Laudioko gaztea zendu zen atzo -larunbata- Monte Perdidon, mendian ari zela izandako istripu baten ondorioz. Frantziako komunikabideek zabaldutako informazioaren arabera, 200 metroko erorketa bat pairatu zuen gazteak, mendia igotzen ari zela. Berarekin zioan kide batek deitu zituen larrialdi zerbitzuak.
CD Laudiok mezu bat publikatu du bere webgunean familiari doluminak emateko. Izan ere, zendutako gaztea laudioko klubean aritu zen jokalari gisa hainbat urtez.
Aurten mendian hil den bigarren aiaraldearra da J.U.L. Maiatzean Artziniegako bizilagun bat zendu zen Castro Valnerako toki malkartsu batean.
Aragoin kokatua dago Monte Perdido eta Pirineotako hirugarren mendi altuena da, 3.355 metroko garaierarekin.

Albisteak hedabideen interesa piztu du. EiTB goizetik iluntzera arte egon da Laudion herritarrak elkarrizketatzen.