2018/08/23 10:00 - 23:00

Jaia

Laudioko jaiak: Kuadrillen Eguna

Laudioko jaiak: Kuadrillen Eguna
Laudio

10:00-14:00 // Haurrentzako jolas parkea
LAMUZA PARKEAN

11:00 // Familiagunea
Puzgarriak eta jolasak egongo dira plazan
TXOSNAGUNEAN

14:00 // Kuadrillen bazkaria
Kuxinak kuadrillak prestatuko ditu babarrunak, azkenengo aldiz (ikusi 64. orriko artikulua). Doako bazkaria da
ALDAI PLAZA

16:30-19:00 // Haurrentzako jolas parkea
LAMUZA PARKEAN

18:00 // Muturreko herri kirolak
Zoroak Inkurtul Taldeak antolatutako jokoak. Parte hartzaileek hainbat proba egin beharko dituzte
ZEZEN PLAZA

19:00 // Antzerkia:
“QUEBRADAS E IMPERFECTAS”
Iñigo Martinez dantzari laudioarrak eskainiko du emanaldia, Davinia Descals kataluniarrarekin batera. Duela bi urte txosnagunean eskaini zuten ikuskizun bera izango da, 20 minutu ingurukoa. Hainbat sari eta aitortza lortu dituzte lan horri esker
HERRIKO PLAZA

19:00 // San Roke Txapelketa zaldi-probak
Lauzaldi Kirol Elkarteak antolatutako ekintza
ALBERTO ACERO

19:00 // Kalejira
Zaparrada taldearen eskutik
ZEZEN PLAZATIK

21:00 // Antzerkia:
“SINVERGUENZAS”
Iñigo Martinez eta Davinia Descalsek eskainiko duten bigarren antzezlana izango da. Aniztasun funtzionala eta harreman sexu-afektiboen beharra landuko dituzte ikuskizunean
HERRIKO PLAZA

21:00 // Danzatloia
Ume eta gazteentzako animazioa Xaibor artistaren eskutik

21:30 // Iluntze musikatua:
ZIZTADA & RLANTZ
Rlantz musikari amurrioarrak Ziztada abeslariarekin batera sortutako proiektua da Ziztada & Rlantz. Reggae-stepa jorratzen dute. Urte hasieran plazaratu zuten lehen diskoa eta bigarrena prestatzeari ekin diote dagoeneko
TXOSNAGUNEAN

21:30 // Kontzertua:
TRIO VERACRUZ
Musika latinoamerikarreko bolero ezagunenak joko ditu Juana Ogayar, Alberto Martin eta Jose Sanchezek osatutako hirukoteak
HERRIKO PLAZAN

22:00 // Kontzertua:
PLACTON
Urduñako taldeak azken hamarkadetako rock abesti ezagunen bertsioak joko ditu
BATZALARRIN KALEA

23:00 // Kontzertuak:
EGURRA TA KITTO
SKAKEITAN
URRATS
Ska musika jorratuko dute Egurra Ta Kitto eta Skakeitan taldeek, bakoitzak bere moduan. Ibilbide luzeko taldeak dira biak: hamar urteko ibilbidea egin dute dagoe neko eta bosna disko plazaratu dituzte. Urrats erromeria, aldiz, gaua ordu txikietara arte luzatzeaz arduratuko da
TXOSNAGUNEA

23:00 // Kontzertuak:
QUINTA RESERVA ETA LAGUNAK
Kontzertu berezia eskainiko dute euren urteurrena dela eta
ZUMALAKARREGIN

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide