2018/08/24 09:00 - 23:30

Jaia

Laudioko jaiak: Baserritar Eguna

Laudioko jaiak: Baserritar Eguna
Laudio

9:00-14:00 // Azoka
Tokiko produktuak eta artisautza
ZUMALAKARREGIN

10:30 // San Roke Bolatokiko Lehiaketa Nagusia
Gazteentzat A probalekuan 10:30etik 11:30era eta 17:00etatik 17:30etara; eta seniorrentzat zein emakumezkoentzat B probalekuan 11:30etik 12:30era eta 18:30etatik 20:30era. Club Bolatoki R. Urquijo elkarteak antolatutako norgehiagoka
SAN ROKE UDAL BOLALEKUAN

11:00-14:00 // Pintxo gargantua
HERRIKO PLAZAN

11:00 // Familiagunea
TXOSNAGUNEAN

11:30 // Arabako Natura 2000 Sareari buruzko gertuko magia
Arabako Foru Aldundiak antolatutako ekintza

12:00 // Dantzak
Itxarkundia taldeko kideek erakustaldia egingo dute
HERRIKO PLAZAN

12:00-15:00 // Animazioa Beti-jai fanfarrearekin

12:00 // Pintxo eta igel-toka txapelketak
Basalarrina elkarteak antolatutako jarduerak
BATZALARRIN KALEAN

14:00 // Herri bazkaria
Zintzarriak eta Algarat suak koadrilek antolatutako ekintza
ELIZAKO ARKUPEETAN

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira
Kataluniako “La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat” casteller taldeko kideak herrian egongo dira. Emanaldia eskainiko dute
ELIZAKO ARKUPEETAN

18:00-20:00 // Pintxo
gargantua
HERRIKO PLAZAN

18:00-20:00 // Artzain txakurren txapelketa
Bi norgehiagoka egingo dira: San Roke jaietako artzain txakurren XX. Lehiaketa eta Bixente Urkijoren omenezko artzain txakurren XIV. Lehiaketa. Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arituko dira lehiaketak girotzen  eta “La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat” taldeak ere emanaldia eskainiko du
HERRIKO PLAZAN

18:00 // Diskotxantxa
Ziriki eta Mirikik haur zein helduak jarriko dituzte dantzan, abesti ezagunen koreografiak baliatuta
TXOSNAGUNEAN

19:00 // San Roke Txapelketako idi-probak
Lauzaldi Kirol Elkarteak antolatutako ekintza
ALBERTO ACERON

19:00 // Kalejira Latiorro auzoan zehar
Lankaietako Lagunak txistulari taldearen eskutik
LATIORRO AUZOAN

19:00 // Antzerkia:
“BAKEAN DAGOENA BAKEAN UTZI”
Idoia Torregarai Martija eta Mirari Martiarena Iraolak eginiko bakarrizketa. Euskara, umorea eta generoa izango dira emanaldiaren ardatzak
HERRIKO PLAZA

20:00 // Kalejira eta ogitartekoak
Itzelak koadrilak antolatutako jarduera
ALDAI PLAZATIK

21:30 // Iluntze musikatua:
SILVIO ETA RODRIGUEZ
Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren abestien bertsioak jotzen dituen taldea
TXOSNAGUNEAN

22:00 // Kontzertua San Roke Musika Elkartearen eskutik
Rock eta metal abesti ezagunen bertsioak joko dituzte. “La Colla de Castellers de Esplugues de Llobregat” taldeak emanaldia eskainiko du kontzertuaren hasieran
HERRIKO PLAZAN

22:30 // Eraso matxisten aurkako manifestazioa
Bagara  Nor talde feministak deitu du mobilizazioa. Txosnagunetik abiatuko da eta ez-mistoa izango da
TXOSNAGUNETIK

23:00 // Kontzertuak:
AZALERA
CUCHILLO MANTECA
GOVERNORS
DANTZETAN JARRAI
Ondarroako eta Bolibarko lau kidek osatutako taldea da Azalera. Rocka jotzen dute, pop, stoner, eta rock esperimentalaren eraginarekin. Cuchillo Manteca, aldiz, musikaren munduan ibilbide oparoa egin duten lau laudioarrek osatutako rock taldea da. Governors taldeak metal doinuak jorratzen ditu eta Dantzetan Jarrai Aiaraldeko DJ bikote bat da
TXOSNAGUNEA

23:30 // Kontzertua:
REAL STRAILS
Dire Straits taldearen abestiak jotzen ditu taldeak eta zazpi kidez osatua dago
ZUMALAKARREGIN

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide