[EGITARAU OSOA] Ze Esatek! taldeak joko du Latiorroko Jaietan

Aitor Aspuru Saez 2018ko ira. 3a, 12:18

Ze Esatek! taldea zuzenean./ Saioa Cabañas, flickr @gauilunak

Auzoko jai batzordeak jakinarazi du kide berriak batu direla eta horri esker egitaraua ilusioz osatu dutela. Irailaren 14an, 15ean eta 16an ospatuko dituzte jaiak. Ze Esatek! taldearen kontzertua larunbatean izango da.

Duela aste batzuk Latiorroko Jai Batzordeak adierazi zuen oso jai xumeak prestatuko zituela, baina, ezustean, azken urteetako maila bera izango duen egitaraua landu du. Batzordeak berak azpimarratu du hainbat arazo gainditu dituela horretarako.

Antolatzaileek azaldu dutenez, jende berria elkartu da eta hori dela medio, ahalegina gauzatu dute. Izan ere, betiko jarduerak mantenduko dituzte -mendi ibilaldia edo marmitako lehiaketa, esaterako- eta musika eskaintza nabarmen zaindu dute.

Adibidez, umeek "Disko Txantxa" izango dute dantzatzeko ostiralean. "Iluntzean, azken asteetako reggaeton eta musika komertzialaz desintoxikatzeko parada izango dugu Latiorron, Zirkinik Bez erromeriaren laguntzaz. Talde sorpresa bat ere egongo da auzoko gaua girotzen", erantsi dute.

Larunbatean helduko da Ze Esatek! taldearen txanda, egun osoko egitarauaren ostean. Igandean, aldiz, Marmitakoa eta euskal dantzak izango dira protagonistak.

Egitarau osoa ikusgai, hemen:

Irailaren 14an, ostirala

  • 18:00 // Danborrada auzoan zehar. Ibilbidea Txosnagunean hasi eta amaitu egingo da. Latiorro HLHI eta “Jesuri” Guraso Elkartearen laguntzaz.
  • 19:00 // Txupina. Lehenengo suziriarekin batera Kalejira eta Buruhandiak Galtzagorri K.E eta Sorginlarren Mitologia taldearen laguntzaz. Txosnagunea.
  • 19:00 // Albokarien kalejira. Txosnagunean eta auzoko tabernetan zehar.
  • 20:00 // Pintxo-poteoa. Auzoko tabernetan.
  • 20:30 // Umeentzako ikuskizuna “Disko Txantxa”. Gorbea kalean.
  • 22:00 // Kontzertuak: Zirkinik Bez  eta Talde sorpresa. Txosnagunean. Pagolar kalean.

 

 Irailaren 15ean, larunbata:

  • 08:00 // X. Mendi Ibilaldia. Izen ematea txosnagunean. Ohiko ibilbidea. Elorritxugane. Santa Marinan hornidura.
  • 11:00 // Puzgarriak, umeentzako tailerrak eta jolasak, Kirikiño Aisialdia taldearen laguntzaz  Kamaraka kalean.
  • 12:00 // Igel-txapelketa Arantzar plazan.
  • 13:00 // Laudioko Musika Bandaren kalejira.
  • 14:30 // Herri-bazkaria Pagolar kalean. Ticketak salgai Pagolar, Lateorro eta Zuberoa tabernetan.
  • Bazkalostean (16.30etik  aurrera) Herri Bingoa.
  • 16:30 // Mus txapelketa Pagolar taberna, Oketa plazan.
  • 22:30 // Kontzertua:  Hilean Bariku Bat, Ze Esatek! eta Diskodantza. Txosnagunean; Pagolar kalean.

 

 Irailaren 16an, igandea:

    • 08:00 // Latiorroko XXIX. Marmitako txapelketa. Kamaraka kalean.
    • 13:00 // Kazolak epai-mahaiaren aurrean aurkeztea.
    • 13:00 // Euskal Dantzen erakustaldia. Itxarkundia Dantza taldea. Kamaraka kalean.
    • 14:00 // Zozketa eta sari banaketa.
    • 15:00 // Marmitako bazkaria. Kamaraka kalean.
    • 19:00 // Txokolate jana. Pagolar kalean.
    • 20:00 // Jai amaiera. Pagolar kalean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide