[BESTELAKO UDAK] Dasha: Bielorrusiatik Laudiora uda igarotzeko

Aitor Aspuru Saez 2018ko ira. 4a, 07:50

Dasha, Euskal Herrian duen familiarekin.

Dashak Laudioko familia batekin eman du uda. Bikarte elkartearen lanari esker, bera ez ezik, beste 18 ume etorri dira Aiaraldera, Txernobylek sortutako kutsadura atzean utzita.

Dashak 7 urte ditu eta Bielorrusiatik etorri da, Gomel probintziatik, alegia. Bere herrixka Ukrainiatik oso hurbil dago eta hartu duen familiak azaltzen duenaren arabera, “jendeak ekiditen du han bizitzea, aukera badu". Izan ere, zonaldea kutsatuta dago eta erradiazio maila oso handia da, Txernobylgo hondamendiaren ondorioz.

Bere etxean hartzen duen sendiak bi helbururekin egin du. Alde batetik, eremu horretatik kanpo egotean, minbizia izateko arriskua murriztea. Bestetik, hemengo haurtzaro eredua eskaintzea Dashari.

Belen Carvalhok, familia horretako eta Bikarte elkarteko kideak azaldu duenez, harrerak haurraren bizitza luzatu dezake; eta, aldi berean, imajinatu ez dituen esperientziak ematen dizkio egonaldiak. Hori guztia sekulako esperientzia dela ziurtatu du, ez bakarrik umeentzat, baita hartzaileentzat ere.

Eguneroko zaila

Bielorrusiatik Bikartek ekartzen dituen haurren egunerokotasuna latza da maiz: ur eta elikagai gabezia, helduen aldetik arreta falta, ordu luzez lan egin beharra, alkoholismoa bere inguruan...

Hortaz, Euskal Herrian arruntak diren jarduerak oso ez ohikoak dira eurentzat: medikuak, janaria eta ura eskura izatea, hondartzara, igerilekura edo erosketak egitera joatea, jendearekin topo egitea kalean, edota autoz bidaiatzea.

Gainera, Belenen Carvalhoren hitzetan, familiako kideen adeitasuna izateak bere autoestimua sendotzeko balio du. Horrek guztiak eragin positiboa du haurrengan eta euskara eta gaztelera ikasten saiatzen dira, tokiko bizitzara egokitzeko ahalegin azkarrak gauzatzen baitituzte.

Bikarteren lana

Bikarte elkartearen leloetako bat da "mundua ezin duzu aldatu, baina bai ume baten mundua". Hortik abiatuta, urtero behin-behineko egonaldiak prestatzen dituzte Euskal Herrian Bielorrusiako umeentzat. "Ia jende guztiak errepikatzen du eta merezi du, erosoa ez izan arren", argitu du harrera familiako kideak.

Edonola ere, lan hori ez ezik elkartea osatzen duten 12 boluntariok bestelako egitasmoak sortu dituzte Gomelen. Minbizia izan duten umeentzat tokia eraiki dute Bielorrusian, atseden har dezaten. Horrez gain, emakumeentzako etxea bultzatu dute, baita udalekuak ere.

Hango egoera hobeto ezagutzeko, , hurrengo dokumentala ikustea gomendatu du:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide