Bikarte elkarteak EAEko familiei laguntza eskatu die deialdi urgente bidez, datorren udan Txernobilgo erradiazioagatik kaltetutako adingabeak hartzeko.
Elkarteko presidentea den Amaia Aretxagak mota honetako egonaldien beharra azpimarratu du: “Uda hemen igarotzen duten haurren erradioaktibitate-maila arrisku egoeratik behera jaisten da”.
Interesdunek 605709019 telefonora deitu edo bikarte@yahoo.es posta-elektronikora mezu bat bidali dezakete. Hemen topatu daiteke mota horretako harrerei buruzko informazio gehiago.
Argazki-erakusketa Bañuetan
Presentzia nabarmena du Bikartek Aiaraldean, elkarteko hainbat kide baitira eskualdekoak. “Txernobilgo haurrei” buruzko argazki erakusketa atondu dute taldeko kideek Bañueta kiroldegian, datorren otsailaren 28 arte ikusgai egongo dena.