Laudio Group udalerriko enpresak batzen dituen taldeak mahaia jarriko du Metalmadrid azokaren XI. edizioan. Aurten, gainera, Composite Spain eta Robomatica feriak ere aldi eta toki berean egingo dituzte, Ifeman.
Ekimen horretan 500 enpresek parte hartuko dute eta metalaren ekoizpenari lotutako hainbat esparrukoak dira: ingeniaritza, robotika, azpikontratazioa, makineria, hornidura...
Herriko enpresei babesa eskaintzeko udalaren aldetik, Tokiko Garapen Agentzia ere bertaratuko da Laudio Groupekin. Izan ere, enpresen arteko elkarlana sustatu ez ezik, horien eta erakundeen artean ere bultzatu nahi dute.
Azokak bezero berriak bilatzeko ez ezik, enpresari ospetsuen hitzaldiak entzuteko ere hitzordua izango da.