Aurkeztu dute Euskararen jaiko egitaraua

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ira. 11a, 11:58

Herriko plazan izango dira ekintza gehienak. / Aiaraldea

Irailaren 29an izango da egun nagusia. Ostiralean umeentzat ekintzak egongo dira. Larunbatean ez da herri bazkaririk egongo, baina elizako arkupeetan aulkiak eta mahaiak jarriko ditu eskura antolakuntzak.

Azken urteetan bezala, irailaren 29an izango da Laudioko euskararen jaia, hilabeteko azken larunbatean. Ostiralean, ordea, haurrentzat ekintzak egongo dira herriko plazan: tailerrak eta diskotxantxa ikuskizuna. 17:30ean hasiko dira jarduerak, eta iluntzera arte luzatu. 

Larunbatean ekoizleen azokak abiatuko du eguna, Batzalarrin kalean kokatuko dira 10:00etatik aurrera. 12:00etan egingo dute urrezko makilaren ekitaldia. Ondoren, Itxarkundia dantza taldearen erakustaldiak hartuko du festaren lekukoa. Dantzatu ez ezik, kantatzeko parada ere eskainiko du Basalarrina elkarteak, Nafarroa Kanta Taldearekin kalejiran abiatuko baitira 13:30ean. 

Herri bazkaririk ez
Azken urteetan herri bazkari ezberdinak antolatu dira guneka. Aurten, ordea, elizako arkupeetan aulkiak eta mahaiak ipiniko dituzte antolatzaileek, norberak bere janaria eramateko. Dena den, Itxarkundia dantza taldeak 40.urtemugako bazkaria prestatuko du: sagardotegi menua. Txartelak salgai daude dagoeneko. 

Arratsaldean ere arituko dira Nafarroa Kanta Taldeakoak kalerik kale herria girotzen. "Patxi Perez eta konpainiarekin" dantzaplazaz gozatzeko aukera ere izango da 18:30ean. 21:00etan bukatuko da eguna erromeriarekin herriko plazan.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide