Euskararen Jaia dela eta, irailaren 28an, ostirala, emango dituzte “Merkataritza eta Euskara” eta “Deklinabideak” 18:00etan Udal Erabilera Anitzeko Aretoan.
“Deklinabideak” film laburra Esti Urresolak zuzendu eta idatzi du eta kulturen arteko harremana lantzen du euskararen bitartez. Lamuza Eskolako Guraso Elkarteak sustatu du. Horrez gain, “Merkataritza eta Euskara” bideoak islatuko du euskarak baduela tartea herriko ostalaritzan, merkataritzan eta zerbitzuetan.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.