2018/09/30 11:00

Kirol jarduera

Patin Eguna

Patin Eguna
Aldai plaza, Laudio

Irailaren 30ean, igandea, Laudioko Aldaiko Irristaketa KT-ren eta Laudioko Lautxirrinka KK-ren eskutik patin egun berria antolatuko da Laudion. Ekintza horrek kirolaren ezaguera bultzatzea du helburu eta patinatzaile orok parte har dezake.

Eguna Aldai plazan hasiko da goizeko 11:00etan eta 2 km-ko haurrentzako ibilbide batekin. 11:30ak aldera, 10 km inguruko ibilbide luzeari ekingo diote. Biak arazorik gabeko bide errazetatik igaroko dira, eta norbaitek laguntza behar izanez gero, Aldaiko taldeko kideak izango ditu.

Horren ostean, bi klubek abiatuko dituzte irristaketa artistikoko erakustaldiak. Jaia bukatuko da sarien zozketarekin eta ezusteekin.

Interesdunek aukera izango dute izena emateko Aldai plazan 10:30etatik aurrera eta dohainik. Euria izanez gero, ekitaldia institutuko esparru itxira mugituko da. Babesak derrigorrezkoak izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide