Laudioko Udalak azaldu bere asmoa zela urriaren 1ean hastea Herritarren Arreta Zerbitzua ematen astelehen eta asteazken arratsaldez, baina Lanbidek ez dituenez oraindik deialdiak bideratu, atzeratu beharko dutela.
Udal ordezkariek espero dute ahalik eta lasterren egitea iragarpena enplegu erakundeak, beraz, interesdunak adi egon beharko dira lana lortzeko.
Inbertsio hori ez ezik, HAZen antolaketa aldatu beharko dute eta baliabide elektronikoz zein altzariz hornitu. Horretarako 25.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusi dute.