Irailaren 21ean egin zuen zozketa APILL Laudioko merkatarien elkarteak eta Juan Antonio Bengoa izan zen irabazlea, Latiorroko Supermerkatuak-en egindako erosketari esker.
Hori dela medio, ostegunean goiz osoa izango du 2.000 euroko saria trukatzeko Erosketen Karrusela kanpainara atxikitu diren dendetan. Talde animatzailea izango du horretarako.
Egitasmoaren hurrengo zozketak urriaren 11n eta 31n izango dira.