Jon Urkijo Laburu mendizale gaztea oroitzeko ekitaldia antolatu dute senide eta lagunek. Urriaren 21ean izango da mendi ibilaldia, Laudioko herriko plazatik aterata.
Ganekogorta, Kamaraka eta Mugarriluze mendiak zeharkatuko ditu ibilbide nagusiak, Goikoganen bukatzeko. "12:00etan Goikoganeko gurutzean omenaldia egingo diogu. Goikoganen zuzenean agertzeko aukera dago, ibilbidea egin barik", zehaztu dute. Abuztuaren hasieran istripuz hil zen Urkijo, Frantziako pirineotan.