Hodei Oleaga laudioarrak laster luzatuko du bere harremana Athletic Clubarekin, Josu Urrutia presidentearen arabera.
Aste honetan hedabideei jakinarazi zien neurria klubaren ordezkari nagusiak. Atezainaren kontratua 2019an bukatuko da eta modu horretan Athleticek ziurtatuko du gaztea bere diziplinan jarraitzea.
Iragarpenak polemika kutsua ekarri du. Izan ere, Kepa Arrizabalaga Chelsea taldera joan zenetik -80 milioi euroren truke- Athletic Clubeko ateak une gorabeheratsuak bizi izan ditu. Lehenik eta behin, Iago Herrerín atezainak mina hartu zuen eta bere lekua Alex Remirok bete behar bazuen ere, Unai Simon berreskuratu zuten Ibaiganekoek horretarako.
Berez, Alex Remirok ez du inolako protagonismorik izan, ezta aulkian ere, kontratua berritu ez duelako. Testuinguru horretan, Josu Urrutiak aipatu zuen Hodei Oleagaren kontratua luzatuko dutela, laudioarrak hartu baitu ardura liga hasierako deialdietan izateko bigarren atezaina.