"Kulturkon" Kultur kongresura bideratuko ditu indarrak SOS Lamuza Parkeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urr. 10a, 08:00

SOS Lamuza parkeak ekimen ugari egin ditu orain arte. / Aiaraldea.eus

Instituzioen asmoek fase berria dakartelakoan, Parke Eguna antolatzeari utzi eta Kultura Kongresura bideratuko ditu indarrak SOS Lamuza parkeak.

Laudioko Kultura Asanbladan burubelarri murgildua dago SOS Lamuza Parkea: "Parkearen etorkizuna kulturaren ikuspegi globalean integratu behar da". Instituzioek gauzatu nahi dituzten proiektuak aukera egokitzat jo dituzte, nahiz eta arriskuak dituztela azpimarratu. Hori dela eta, "Kulturkon" Kultura kongresura bideratuko dituzte euren indarrak: "Kongresuaren helburua Laudioko kulturaren etorkizunerako garrantzitsuak izango diren ondorioak ateratzea da, eta ondorioz, baita Lamzua parkearentzat ere". Martxorako espero dute bukatzea prozesua. 

Prentsa oharrean azaldu dutenez, udal kultur kontseilua birsortzeko esperoan daude, uztaileko udalbatzan ahobetez onartu baitzen. "Uste dugu gogoeta, eztabaida eta erabakiak hartu beharreko fase berri batean gaudela". Haatik, Parke Eguna momentuz alboratzea erabaki dute, eta euren lana Kultura Kongresura bideratzea. Urriaren 16an izango da Udal Kultura Kontseiluko bilera, 19:00etan: "Kontseiluan landuko den guztiaren berri emateko aukera izango dugu".  

Parke Egunik ez
"Parke eguna antolatzeak denbora eta lana eskatzen du. Etorkizunean berriro aztertuko dugu ekimena antolatzeko aukera, egungo formatuan edota etapa berriak ekar ditzakeen egoeretara egokituta".

Herritarrei begira, kongresuan parte hartzeko deia luzatu dute, "orain arte bezala edo ahal bada intentsitate handiagoarekin".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide