Lamuza Parkean egingo dituzten obrak adosten ari dira Laudioko Udala eta Arabako Foru Aldundia. Batzuk foru erakundeak hartu ditu bere gain eta besteak tokikoak.
Hurrengo egunetan, udalak ordaindurik, zelulosa geruza jarriko dute Kasinoko sabaian. Horren helburua da zenbait arazo akustiko murriztea. Izan ere, bertan jo duten musika taldeek jakinarazi dute soinua ez dela batere ona oihartzunaren ondorioz. 12.300 euroko inbertsioa egingo dute horretarako eta 245 metro karratu estaliko dituzte. Bestalde, Kasinoko sarreran leihoak jarri ditu Aldundiak eta Musika Etxean sarrera irisgarriak eraikitzen ari da orain frontoitik.
Laster Kultura Etxeko fatxada konponduko dute, baita Ugartera doan espaloia ere. 2. fasean, ordea, barruko aldea eta irisgarritasuna hobetzeari ekingo dio.