Polonia, Grezia eta Portugaleko irakasleak bertaratu dira gaur Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen egoitzara. Aiaraldea Ekintzen Faktoria gertutik ezagutzeko parada izan dute bertan.
Laudioko BHI ikastetxearen “Eramus+” proiektuaren bidez etorri dira Aiaraldera. Zenbait egun eman dituzte eskualdean bizitzen eta institutuko kideekin elkarlanean.