Bihar (azaroak 17) arte egongo da ikusgai “Begirada berriak” erakusketa Laudioko Kultura Etxean. Erroke Deuna Kofradiak antolatu du ekimena, herriko hamaika artisten parte hartzearekin: Jose Ramon Ais, Izaskun Alonso Saratxaga, Esther Añibarro, Nerea Apodaka, Susana Corbelar, Arantza Escondrillas, Ramon Gastaka, Montse Gonzalez, Belen Herrero, Ander Perez eta Nerea Puente.
Hainbat diziplina jorratzen dituzte lanek. Margolanak, eskulturak eta instalazio artistikoak daude, besteak beste.