Gaurko prentsaurrekoan bere iritzia azaldu du EH Bilduk EAJk aste honetan zabaldutako oharrari buruz. "Hornitzaileek ez digute zerbitzua emateari utzi. Bistakoa denez, elektrizitatea eta berogailua dauzkagu udaletxean" esan du Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak.
EH Bilduko kideak gogor jo du jeltzaleen aurka eta, udal kudeaketari dagokionez, kaos eta alarma sortzeko asmoa egotzi die. "Diskurtso horrek 2011ko EAJ ekarri digu gogora. Ez dakigu nor den estrategia politiko horren arduraduna, baina 2015ean aurreko hauteskundeetan baino boto gutxiago lortu zituen EAJk, badirudi oposizioaren lehen taldea izaten jarraitu nahi dutela", adierazi du Martinez Cerrillok.
Horrez gain, zinegotziaren aburuz, jeltzaleak ari dira herriko irudia zikintzen, Laudioko Udalaren egoera oso osasuntsua baita.