Ekainaren 7an gazte talde batek elkarretaratzea egin zuen Laudioko Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean Altsasuko gazteen absoluzioa eskatzeko, pankarta batekin Zumalakarregi etorbidea moztuz. Ertzaintzak unean bertan identifikatu zituen gazteak.
Ekintza horren harira, “Mozal Legea” bezala ezagutzen den 2015/4 Hiritar Segurtasunaren Babeserako Lege Organikoa aplikatu eta isuna ezarri diote gazte antolakundeko kide bati, besteak beste trafikoan eragindako nahasmenagatik eta jakinarazi gabeko elkarretaratzea gauzatzeagatik.
Altsasu kasua
Apirilean Altsasuko 8 gazte epaitu zituzten, Madrileko Audientzia Nazionalean terrorismoa egotzita, 2016ko urrian Guardia Zibil batekin izandako taberna liskar bat dela medio. Epaia ekaina hasieran egin zen publiko, gazteak 13 eta 2 urte arteko zigorrera kondenatuta. Guardia Zibilak ekainaren 5ean atxilotu zituen.
Azaroaren 14an bete zituzten zortzi gazteetako hiruk 2 urte ziegan, espetxeratze-prebentiboan baitzeuden 2016tik.