Gaur arratsaldean eskaini dute Korrontzik eta Itxarkundiak denbora asko prestatzen zeramaten ikuskizun bateratua. Laudioko dantza taldearen 40. urteurrenaren barruan eskaini dute saioa. Laudioko kiroldegia jendez bete da, ehunka lagun bertaratu baitira euskal musika eta dantzak uztartu dituen emanaldia ikustera.
Kontzertu berezia izan da, dudarik gabe. Dozenaka dantzari igo dira taula gainera (Itxarkundiakoak eta Korrontzirekin aritu ohi diren Oinkari taldekoak). Horrez gain, gonbidatu berezi bat egon da: Aitor Aspuru trikitilari eta pandero-jotzaile amurrioarra. Leturia pandero-joltzaile mitikoa ere igo da oholtzara, hainbat abesti erritmo biziz hornitzera. Kiroldegian barrena kalejira bat eginez amaitu dute dantzaldia.