Aretako parkean jazotako eraso matxista salatu du guraso batek. Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, eguerdian gertatu zen, haurrekin parkean bakarrik zegoela.
Gizonezkoa euren aldamenera gerturatu eta bere zakila ukitzen hasi zen. Emakumeak, orduan, udaltzaingoari deitu zion, "tokiz mugitzea erabaki nuen".
Bigarren aldiz bertaratu zitzaien gizonezkoa orduan. "Hasieran inguruan zebilen, baina jendea joan zenean berriro alboko bankuan eseri zen, masturbatzeko". Ondorioz, salaketa jartzea erabaki zuen gurasoak. "Ez da gizon horrekin arazoak dauden lehen aldia", erantsi du.
Elkarretaratzea ostiralean
Aiaraldeko Mugimendu Feministak gertaera gaitzetsi du, eta erasotuei elkartasuna adierazteko zein indarkeria matxista salatzeko kontzentrazioa iragarri du ostiralerako, 17:30ean Aretako Altamira plazan.
