Iragarri bezala, Laudioko Udalak zenbait enplegu plan abiatu du herriko langabeziari aurre egiteko. Guztira, 6 lan eskaintza egin ditu.
Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak jakinarazi du horietako bi eskaintza asteburuan egongo direla indarrean; Herritarren Arreta Zerbitzuan arratsaldez lan egiteko eta Laudioko Garapen Agentzian teknikari lanak egiteko, hain zuzen. Estekak irekita ikus daitezke zer eskatzen duten kasu bakoitzean.
Bestalde, landa eremuan eta herrigunean konponketa lanak egiteko beharginak eta langileburuak kontratatuko ditu tokiko erakundeak: