EH Bilduk adierazi du EAJren prentsa oharrei ez diela erantzungo "tontakeriak" direlako

Aitor Aspuru Saez 2018ko aza. 24a, 10:43
Jon Ander Altube eta Iñigo Martinez Cerrillo prentsaurrekoan. / Aiaraldea.eus

Iñigo Martinez Cerrillo zinegotziak eta Jon Ander Altubek alkateordeak adierazi dute jeltzaleek zentzugabekeriak zabaltzen dituztela prentsa oharretan eta ez dutela horretan denbora galduko. Hala ere, azaldu dute Laudioko Udalaren ondasunen inbentarioa osatzeko kanpo enpresa kontratatzea erabaki arrunta dela: "EAJko Udal Gobernu Taldeek egiten duten bezala beste herri batzuetan".

Aste honetan EAJk prentsa oharra zabaldu du salatzeko EH Bilduko Udal Gobernu Taldeak diru publikoa erabiliko duela udalaren ondasun inbentarioa osatzeko. Hitz gogorrekin erantzun diote koalizioko ordezkariek jeltzaleen kritikei.

Hasteko, Iñigo Martinez Cerrillok aipatu du EAJ oharrak bidaltzen dituela edozein aitzakia erabilita EH Bilduk egiten duena kritikatzeko, baina ez duela proposatzen inolako ideiarik herritarren arazoak eta kezkak kudeatzeko.

Jon Ander Altube alkateordeak, bestalde, jakinarazi du etorkizunean ez dietela erantzungo EAJren prentsa oharrei: "Tontokeriak dira eta zarata egiteko besterik ez dituzte erabiltzen".

Horrez gain, azkenengo oharraren edukia aipatuta, Altubek eskatu dio EAJri argitzeko bere alkateek nola osatzen duten udal ondasunen inbentarioa: "Inork ez du udal langileekin egiten inbentarioa. Eraikinen eta bideen zerrenda gauzatzeko oposizioarekin adostu genuen kanpo enpresa kontratatzea. Orain gauza bera egin dugu, zein da arazoa?".

Aldi berean, Altubek ziurtatu du udal gehienek ez dutela inbentarioa eta egoera arrunta dela. Horrez gain, alkateordea haserre agertu da EAJk zerbitzu hori pribatizatzea leporatu izanagatik: "Hemen pribatizazioen alderdia EAJ da. Berak 1991 eta 1995. urteen artean pribatizatu zituen hainbat zerbitzu eta guk lan puntuala besterik ez dugu kontratatu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide